Udaberriko Txapelketan, estreinaldi aldapatsua

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 12:15
Intza 2-ko bikoteak ezin izan du partida amaitu, Haritz Urkiak eskuineko eskuko hatz batean min hartu du eta

Udaberri Txapelketako lehen partidak jokatu dituzte asteburuan, Michelineko pilotalekuan. Intza elkarteko senior bikoteek Azkoitia eta Intxurre izan dituzte aurrez aurre. Arratsaldeko bigarren partidan, infantilenaren ondoren, Intza 2 osatzen duten Haritz Urkiak eta Gaizka Iruretagoyenak Intxurreko Artola-Jauregui  bikotea izan dute buruz buru.

Michelingo zaletuei partida ederra zapuztu zaie azkeneko zatian; Haritz Urkiak ezin izan du partida amaitu, eskubiko eskuan min hartu baitu. 

Partida berdindua izan da hasieratik. Bi bikoteak ongi ibili dira aurrean. Ezbeharra gertatu aurretik tanto bateko errenta zuen etxeko bikoteak. 

Hemezortzigarren tantoa jokatzen ari zirela, pilotari gaizki jo eta eskubiko eskuko hatz bat txikitu du Urkiak.

Bederatzina berdindu dute partida, baina Urkiak ezin izan du jarraitu. Norgehiagoka bertan behera geratu da, eta partida galdutzat eman diote Intzako bikoteari (9-22).

Nagusi

Intza 1 bikoteak, berriz, erraz irabazi dio Azkoitiari, 22-4, hirugarren partidan.

Partidak lehen minutuetan berdindua zirudien arren, hirunako berdinketa egon da, Jon Peio Artetxek eta Mikel Elolak ez diete arerioi aukerarik eman. Atzelariak, esaterako, ez du lan erraza izan.Lasarteoriatarrek erasoak behin eta berriro zuzendu dizkiote, eta akats ugari egin ditu. Ondorioz, hamalau tanto jarraian egin dituzte, eta tartea ireki dute. Azkoitiak ezin izan dio partidari buelta eman.

Era honetara, txapelketako lehen puntuak lortu ditu Intza 1 bikoteak.