Udaberri txapelketako finalera sailkatu da Intza KE
Michelingo kantxan hobeak izan dira Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola, hasi eta buka; Orioko bikoteari 15-22 irabazita, Udaberri txapelketako finala jokatzeko txartela poltsikoratu dute herritarrek

Kazetaria frontoira iristerako bikote urdina (Intza KEko pilotariek osatutakoa; Jon Pello Artetxe eta Mikel Elola) 1-8 ari zen irabazten. Ia lan erdiak eginda zeuzkaten. Konbinazioa, erraza; Elola, atzean agintzen eta pilotarik galdu gabe, sendo; aurrean, Artetxe, defentsa lanetan ongi eta aukerakoak zituen pilotak tanto bilakatzen. Erritmo horretan jarraituz gero, ez zuten asko behar izango 22ra iristeko. Partida ez da jolasa izan lasarteoriatarrentzat, baina apenas sufritu gabe lortu dute Udaberri Txapelketako finalera sailkatzea. 15-22 irabazi du Intzak, Oriokoren aurka.

Hasieran markagailuan alde polita ireki eta gero, hori mantentzen saiatu dira Intzako pilotariak, eta, ahal izanez gero, are gehiago zabaltzen ere bai. Esan, eta egin: 3-14 irabaztera iritsi dira Artetxe eta Elola. Oriokoek ez dute amore eman ordea, eta susperraldi txiki bat baliatuz, 7-16 gerturatu dira. Ez die askorako balio izan, lasarteoriatarrek lanean jarraitu baitzuten, opari askorik egin gabe. 11-21ekoarekin, zaleen txalo artean, azken sakea egin du Artetxek. Berak sakatu du, eta errematea egin ere bai; tamalez, txapa behera joan zaio, eta gorrien 12. tantoa igo da markagailura. Galtzeko ezer ez zutela ikusita, aldea nola hala murrizten saiatu da Orioko, eta lortu dute urduritasun apurtxo bat sartzea zaleen eta bikote urdinaren gorputzetan. 15. tantoa ospatzera iritsi dira; hurrengoaren bila abiatu direnean, ordea, sakea kanpora bota du aurrelariak, eta hortxe bukatu da norgehiagoka. Emaitza, 15-22.

Gauzak horrela, Udaberri txapelketako finala jokatuko dute Artetxek eta Elolak, datorren astean, egoitza neutral batean. Arerioa, Azkoitia edo Billabona.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
AZKEN PDFa
1430 ( Uztailak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Larunbata)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48