Txanponaren bi aldeak Donostiako maratoian
Zazpi herritarrek amaitu dute maratoia, errepideko denboraldiko azkenetariko proba. Sakrifizio asko eskatzen du horrelako proba baterako prestaketak. Entrenamenduak zehatz mehatz bete arren, helburuak ez dira beti lortzen

Atletismoan distantzia mitikoa da maratoia, kondaira, istorio  eta balentria ugariri lotuta baitago. Horregatik, beharbada, erakargarria egiten zaie korrikalari askori. Halere, hilabete luzeko entrenamenduak eta sakrifizioa eskatzen ditu. Prestaketa ongi burutzen bada,  normalena da emaitzak ailegatzea. Baina ez da zientzia zehatza. Alegia, lasterketa egunera ongi iritsita ere ez da ziurra helburuak betetzea. Lasarte-Oriako bi korrikalariren adibideek erakusten dute hori. Aitor Otamendik helburua betetzea lortu du, hiru ordutik jaitsita (2:59:14). Mari Carmen Olasok, aldiz, erorikoa izan zuen 27. kilometroan, eta bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa minagatik. Guztira herriko zazpi korrikalari helmugaratu dira. 

"Pena handia izan da", kontatu dio Olasok txintxarri-ri. Izan ere, sasoi betean zegoen. Lasarte-Oriako lehen herritarra izan zen Behobia-Donostia lasterketan (txintxarri-ren 1.441 zenbakiko 12. orrialdean oker agertzen da datu hori). Gainera, Beteranoa II kategorian hirugarren egin zuen lasterketa horretan. 

Ongi ezagutzen du Olasok Donostiako maratoia. Baten batzuk eginak ditu, baita trofeoak irabazita bere kategorian. Joan den igandean ere podiumean sartzeko lehian zebilen, baina belauneko minak ez zion utzi jarraitzen. "Orain pixkanaka- pixkanaka errekuperatu behar dut". 

"Hiru orduko obsesioa" 

Txanponaren beste aldea da Otamendik bizitakoa. Entrenamenduetan ez du sentsazio onik eduki, eta maratoiaren lehen zatian ere ez da gustura ibili. Haatik, egoerari buelta eman zion, atzetik aurrerako lasterketa eginda. "Herriko beste birekin batera egin nuen lehen maratoi erdia. Baina konturatzerako, nahi baino motelago nenbilen". Lehen zatia 1:31 denboran osatu zuen; helburua betetzeko baino minutu bat motelago. 

23. kilometroan sentsazio txarrak alboratu, eta erritmoa igo zuen Otamendik. "Talde on bat hartu nuen, eta aurrera egin nuen". Koinatuak lagundu zuen ibilbidearen zati handi batean, bizikletaz. "Gozatzen nindoan, beste lasterkariak pasa eta pasa". 

Azken itzulian, Gros inguruan, erritmoa beste puntu bat igo, eta aurrera egin zuen. "Talde bat bestearen atzetik joan nintzen hartzen". Esan ohi dute 30. kilometrotik aurrera topatzen duela korrikalariak maratoiko horma, nekeak eta esfortzuak eraginda gainbeheran hasten denean. Baina ez zitzaion horrelakorik gertatu Otamendiri. "40-41. kilometroan aldapatxoa dago, eta hor ere estutu nuen. Azken kilometroa lau minutu azpitik egin nuen". 

Marka egin eta ospatzeko denbora izan zuen. 11 maratoi egin ditu Otamendik, eta beste batean ere jaitsita du hiru ordutik. Halere, onartu du "obsesio moduko bat" izan duela denbora. "Ez naiz ibili ongi entrenatzen, eta batzuetan blokeatu ere egin naiz". Horregatik, lasterketa osteko poztasuna "ikaragarria" da. "Marka hobea dut maratoian (2:57), baina oraingoan satisfazioa askoz ere handiagoa da. Bi ume dauzkat, eta ez naiz horren fin ibili entrenatzen". 

Herritarren sailkapena

Aitor Otamendi: 2:59:14
Igor Sevillano: 3:10:51
Alfredo Cidoncha: 3:23:05
Miguel Granado: 4:00:46
Mikel Garcia: 3:29:20
G. Urruzmendi: 3:50:46
Mikel Ormazabal: 4:36:59 
ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
JUNE
Zorionak printzesa!! Azkenean iritsi da zure eguna!! 9 muxu potolo aita, ama eta familia osoaren partetik.
AZKEN PDFa
1443 ( Azaroak 30 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteazkena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48