Trinko Triatloi taldeko sei kidek apirilaren 7an Nafarroako Eguesibarreko taldekako duatloian parte hartu zuten. Ibilbidea hiru eremutan zegoen zaituta: 5.240 metro lasterka, 24.115 m. txirrindan, eta azkenik, 2.468 metro lasterka. Lasarte-Oriako taldeko kideek ordu bat 20 minutu eta 51 segundo behar izan zituzten helmugara iristeko.