Triatloi federatu berriak lortzeko kanpainan lanean ari da Trinko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 28a, 10:00
Gipuzkoan jaitsi egin da triatleten kopurua, eta egoera hori iraultzeko jarri dute martxan egitasmo berria

Laster hasiko da triatloi denboraldia, eta kirol hori sustatu eta jendea lizentziak egitera animatzeko kanpainan parte hartzen ari da Lasarte-Oriako Trinko Triatloi Taldea.  Gipuzkoako Triatloi Federazioak jarri du martxan egitasmoa, eta lasarteoriatarrekin batera, beste sei kirol talde ere ari dira: Aloña Mendi, Azkoitri Triatloi Kluba, Deba Extrem, Ordizia Triatloi Taldea, Zarautz Triatloi Elkartea eta Nik Tri Triatloi Taldea. Horrela, edozein zalantza edo informazio jaso nahi duenak, Trinkora jo dezake.

Ezinbesteko baldintza

Gipuzkoako Triatloi Federazioak azaldu du Euskadiko proba ofizialetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza dela lizentzia edukitzea.

Lasarteoriatarrek martxoa aldera egingo dute urteko lehen saioa, Eibarren ziurrenik.