Taldeko estreinua, Berako mendi lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 20a, 11:23
Herritar ugarik parte hartu dute igandean Berako Mendi Maratoi Erdian. Tartean Lasarte-Oria Traileko dozena inguru.

Herritar ugarik parte hartu dute igandean Berako Mendi Maratoi Erdian. Tartean Lasarte-Oria Traileko dozena inguru. Beste lasterketa askotan parte hartu dute aurretik, baina esan daiteke taldeko estreinua Beran egin dutela. Elastiko urdinak soinean, hamahiru taldekide atera ziren Berako irteeratik. 21 kilometrotan 1.300 metro desnibel positiboa gainditu ondoren, denak iritsi ziren onik helmugara. Herritarren artean nabarmentzekoa da Beñat Los Arcosen marka: 2:04. Baita Ritxar Marcosena ere: 2:12.