Taldekako bolo txapelketan lehiatuko dira lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 12a, 10:00
Igandean Añorgako bolatokian izango dira Ostadarreko jokalariak, 09:00etatik 11:00etara eta 16:30etik 17:30era

Lasarte-Oriako Ostadarreko bolo jokalariek taldekako txapelketako sailkapena jokatuko dute, igandean, Añorgan. Behar Zana, Zerain, C.D. Hernani, Danantzako eta Ategorrieta taldeaak izango dituzte aurkari lasarteoriatarrek. Hilaren 20an, berriz, Idiazabalen jokatuko dute finalerako sailkapena. Urtarrilaren 26an jokatuko da finala, Michelingo bolatokian.

Bikotekako txapelketan, Aia, Altza eta Idiazabalen aurka arituko da Lasarte-Oria, eta finala Zerainen jokatuko da.

Apirilaren 7an Gipuzkoako Kopa jokatuko da Michelingo bolatokian.