Sorbaldan ebakuntza egin, eta sei hilabete beharko ditu osatzeko Ander Bardajik

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 22a, 19:25
Zorteak bizkarra eman dio atezain lasarteoriatarrari denboraldi hasiera honetan. Entrenamendu batean sorbalda atera zitzaion, eta gerora are gehiago zaildu zen lesioa. Hori dela eta, ebakuntza egin behar izan diote azkenean. Sei hilabete beharko ditu osatzeko

Hurrengo sei hilabeteetan ez dugu Ander Bardaji futbol zelaietan ikusiko. Ebakuntza egin diote sorbaldan, eta epe hori eman diote medikuek, ongi sendatzeko. Bigarren Mailan ari da lehian atezain gaztea, SD Huescan. Errege Kopako partidu bat jokatu du orain arte; ligan ez du debutatu oraindik.

Etorkizuneko apustua egin zuen Huescak udan, eta bi atezain gazte, etorkizun handikoak fitxatu zituen: Ander Bardaji eta Alex Remiro (utzita dago azken hau, Athletic taldekoa da berez). Hiru urterako kontratua dauka sinatua Bardajik.