Hurrengo sei hilabeteetan ez dugu Ander Bardaji futbol zelaietan ikusiko. Ebakuntza egin diote sorbaldan, eta epe hori eman diote medikuek, ongi sendatzeko. Bigarren Mailan ari da lehian atezain gaztea, SD Huescan. Errege Kopako partidu bat jokatu du orain arte; ligan ez du debutatu oraindik.
Etorkizuneko apustua egin zuen Huescak udan, eta bi atezain gazte, etorkizun handikoak fitxatu zituen: Ander Bardaji eta Alex Remiro (utzita dago azken hau, Athletic taldekoa da berez). Hiru urterako kontratua dauka sinatua Bardajik.