Solano eta Artetxe, aurrera lau t'erdiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 9a, 14:11
Nahiz eta lau t'erdiko txapelketako ligaxkako azken jardunaldia ez den jokatu oraindik, Intzako Solano eta Artetxek txapelketako finalerako bidea jokatuko dute maiatzaren 26tik aurrera.

Nahiz eta lau t'erdiko txapelketako ligaxkako azken jardunaldia ez den jokatu oraindik, Intzako Solano eta Artetxek txapelketako finalerako bidea jokatuko dute maiatzaren 26tik aurrera.

Aritz Solanok lau partida irabazi ditu eta bere taldeko sailpeneko buru da Behar Zanako Urbietarekin berdindua. Biek aurrera egingo dute txapelketan. Baina lehenik taldeko lehenengo zein den erabakiko da. Larunbata honetan bien arteko norgehiagoka jokatuko dute.Lehia interesgarria izango da.

Jon Pello Artetxeren kasuan, sailkapena eskuan du bere taldeko lehen postuan baitago, 3 partida irabazita. Asteburu honetan EPLEko Zapirain iizango du aurrez aurre.

Hurrengo astean, indarrak osatu eta maiatzaren 26an, kanporaketa sistema bidez, finalerako bidea hasiko dute.