Paula Sevillanok, Leire Martinek eta Ainhoa Martinek Espainiako Erkidego Autonomoen Arteko Infantil eta Junior Txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan. Euskal Selekzioak deituta lehiatuko dira Buruntzaldea IKTko igerilariak.
Larunbat eta igandean izango da txapelketa, Oviedon. Sevillano 400 metro libreetan eta 800 metro libreetan arituko da. Ainhoa Martinek, berriz, 100 eta 200 metro bular eta 400 lau estiloak probatan parte hartuko du. Azkenik, Leire Martinek 100 eta 200 metro bizkar eta 200 eta 400 metro librean jardungo du.
Guztira 39 igerilari deitu ditu Euskal Selekzioak, infantil eta junior kategoriatan. Lasarte-Oriako kirolariak infantil mailan igeri egingo dute.
Gipuzkoako Selekzioa
Buruntzaldea taldeko igerilari gehiago izango dira selekzioarekin. Izan ere, Nora Imaz eta Eneko Elizasu taldekideek Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatuko dute larunbat goizean.