SD Huescan jokatuko du Ander Bardajik datozen hiru urteetan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 28a, 15:23
Realarekin zuen kontratua eten eta bigarren mailan jokatzen duen SD Huescak fitxatu du lasarteoriatarra

Aurretik erronka berria du Ander Bardajik Huescan. Atezain lasarteoriatarrak hurrengo hiru urterako kontratua sinatu du bigarren mailan jokatzen duen taldearekin.

Realeko lehenengo taldera igo zuten iaz, baina ez zuen zorte handirik eduki. Izan ere, Geronimo Rulli atezainak jokatu zituen Ligako eta Kopako norgehiagoka guztiak. Halaber, Toño Ramirez izan zen jokalari argentinarraren lehenengo ordezkoa, eta ez du aukerarik izan Realeko lehenengo taldean bere maila erakusteko.

2020ra bitarteko kontratua sinatu berri du Bardajik, eta hiru denboraldi horietan sailkapeneko goiko partean egoteko borrokatuko du, bere taldekideekin batera.

Aurten, seigarren amaitu dute liga, eta lehenengo mailara igotzeko kanporaketera sailkatu dira. Igoera eskuratu duen Getaferen kontra galdu zuten.