San Silvestre prestatzeko bilerak hasiko dira astelehenean, hilaren 9an

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 12:41
Aurtengo San Silvestrerako laguntzeko deialdia egin dute: astelehenean 19:30ean bilduko dira, kiroldegian.
Aurreko urteetan 70 boluntariori esker aurrea atera ahal izan dute San Silvestrea Lasarte-Orian. Antolatzaileak oso pozik daude gainera, herri lasterketa arrakastatsua izan baita. Baina nabarmendu dute, ezinbestekoa direla boluntarioak "festa handi batez" gozatzeko. Horregatik, parte hartzeko deialdia egin dute, lasterketaren "motorrak" izateko.