Lasarte-Oriako San Pedro jaietako XXIV. pilota txapelketan parte hartu ahal izateko izen emate epea ireki dute. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 9ra arte edukiko dute izena emateko aukera Michelingo frontoian astearte eta ostegunetan 18:30etatik 20:00tara.
Lasarte-Oriako neska-mutil benjaminek (2007-2008 urteetan jaiotakoek), alebinek (2005-2006 urteetan jaiotakoek) eta infantilek (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoek) jokatu ahal izango dute txapelketa.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, partiduak larunbatetan eta igandetan jokatuko dira Loidi-Barren pilotalekuan, eta kirola egiteko arropa egokia eraman beharko dute jokalariek. Finalerdi eta finaletan, berriz, arropa zuria jantzi beharko dute bertara iristen diren pilotariek. Izan ere, "hori da pilotaren ezaugarri nabarmenetakoa".
Jokoan erabiliko diren pilotei dagokienez, benjaminek eta alebinek pilota goxoarekin jokatuko dute. Alebinek, aldiz, "tokerako pilota mistoarekin". Antolatzaileak arduratuko dira materiala eramateaz, baina ez dira gerta daitezkeen lesio edo istripuen arduradun izango.