Raul Gomez podiumeko bigarren koskan, Hondarribian eta Ergobian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 7a, 11:30
Lasarte-Oria Trail taldeko kideek Axari trail proban lehiatuko dute igandean, 25 kilometroko ibilbidean

Raul Gomez Margallo herritarrak ez du atsedenik hartu udan. Hainbat lasterketatan parte hartu du, eta azken bi asteetan, Hondarribian zein Ergobian, bigarren postua eskuratu du.

Hondarribiako Guadalupe igoeran, Chakib Lachgar errenteriarrak garaitu zuen 33 segundoko tartearekin. Ergobiako krosean, berriz, zazpi segundo besterik ez ziren izan Aitor Regillaga tolosarraren eta herritarraren artean.

Asteburu honetan ere, lasterka egingo du Margallok. XVIII. Urgull Gaztelutxo kroseko irteeran izango da bihar, larunbatean. 

Bestalde, Idiazabalen egingo den Axari trail mendi lasterketan ere herritarrak izango dira, igandean: Juan Luis de la Mata, Anabel Eleno, Imanol Galarraga, Ricardo Marcos eta Javi Olazagoitia. 

Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturalen arteko mendietan 25 kilometroko bidea egin beharko dute lasterkariek.