Donostiako Urgull mendia zeharkatu dute pasa den asteburuan, eta bertan parte hartu dute zenbait korrikalari lasarteoriatar. Raul Gomez Margallok lehen postuan amaitu du, bera izan da lasterketako garailea, eta harekin batera, Gorka Gilek ere parte hartu du. Hark laugarren postuan amaitu du.
4,2 kilometrotako ibilbidea osatu behar izan dute korrikalari helduek. Gaztetxoentzat ere izan da aukera, baina hauek 1,2 kilometro egin dituzte.