Raul Gomez lasterkaria, garaile IV. On Bosco krosean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 11:00
Zumaiako Herri Lasterketan hirugarren ere izan da herritarra. Hainbat probatan izan dira lasarteoriatarrak

Asteburuan hainbat mendi eta herri proba jokatu dira, eta lasarteoriatarrek haien indarrak jarri dituzte proban.

Raul Gomez Margallo izan da emaitza hoberenak eskuratu dituena. Urnietako IV. On Bosco krosean garaipena erdietsi du, segundo gutxigatik. 

Hasieratik lasterketa buruan izan da herritarra. Azken metroetan Juan Luis Gallego urnietarrak hartuko zuela zirudien, baina herritarrak lehen postuari eutsi dio, 23:44 denbora eginez. Gallego segundu batera iritsi da. Hirugarren Ibai Alba hernaniarra izan da, 23:48.

Larunbatean, berriz, Zumaiako XXXIV. herri lasterketan hirugarren izan da Margallo lasterketa orokorrean; beterano mailan berriz, lehena.

Lasterketa honetan Gorka Gil (36:38) eta Jon Presa (38:06) herritarrek ere parte hartu dute. 

Mendi lasterketak 

Zestoan Kobaz Koba mendi lasterketa jokatu da. 25 km-ko proban Beñat Los Arcos (2:34:34) eta Iñaki Letamendi (3:27:06) helmugara iritsi dira,  eta 13 km-ko proban aldiz, Jose Antonio Lasa (1:58:43).

V. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan ere hainbat herritarrek egin dute lasterka. Hauek izan dira helmugara iritsi direnak:  Ricardo Marcos, 01:26:48; Xabi Carcedo, 01:28:23; Javier Olazagoitia, 01:31:01; Mikel Izagirre, 01:34:00; José Ignacio Elvira, 01:34:08; Yosu Galdos, 01:37:53; Juan Mari Marcos, 01:37:57; Igor Sevillano, 01:40:23; Diego Elvira, 01:45:37; Iker Elorza, 01:45:37; Miguel Granado, 01:48:28; Javier Blazquez, 01:48:33; Anabel Eleno, 01:53:04 eta Ibon Gorraiz, 02:01:08.