Proba "berezia" Martinentzat: Oriako traineru jaitsiera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 16a, 11:30
Proba "berezia" jokatuko du Andrea Martin Lasarte-Oriako arraunlariak: Oria ibaiaren jaitsiera. Intza Fernandez herritarra ere bertan lehiatuko du Hondarribia taldearekin

Proba "berezia" jokatuko du Andrea Martin Lasarte-Oriako arraunlariak: Oria ibaiaren jaitsiera. 93 ontzik lehiatuko dute guztira, larunbat arratsaldean. Orioko Arraun Elkarteko kide da Martin, eta denboraldi hasierako proba garrantzitsuena dute, etxean jokatzen dutelako. "Giro izugarria egoten da herrian, denetan bereziena da proba". 

Beste herritar bat ere izango da proban. Intza Fernandez herritarra Hondarribia taldearekinlehiatuko du.