Podiumetik jaitsi gabe Jaizkibelgo igoeran
Iñaki Racamondek eraman du klase 1eko saria, eta Mikel Kortajarena izan da bigarren. Pablo Mugak azken unean galdu du lehen postua 2 klasean; bigarren egin du. Eguraldi ona lagun, "autoez eta giro paregabeaz" gozatu dute lagun artean

Udan ez dute entrenatzeko aukerarik izan, baina sasoia ez dute galdu Lasarte-Oriako pilotuek. Joan den asteburuan Jaizkibelgo igoera jokatu zuten, eta emaitza onekin bueltatu ziren etxera. Baita oso-osorik ere. Mikel Kortajarenak lehenengo Jaizkibelgo igoera zuen; bigarren lasterketa guztira, uda aurretik Aiako igoeran egin baitzuen debuta. "Hasieran urduri nengoen, baina gustura ibili nintzen". Bigarren egin zuen, Iñaki Racamonde herritarraren atzetik. Pablo Muga zubietarrak beste kategoria batean jokatu zuen, 2 klasean, eta hark ere bigarren egin zuen. Edonola ere, hirurek gozatu dute asteburuaz. "Eguraldi ederra, giro bikaina, eta auto izugarriak". 

Beroketak egin ondoren, lehenengo txanda lasai hartu zuen Kortajarenak. "Eskapada bat ere izan nuen, baina pixkanaka autoari ohitzen joan naiz". Aian ongi moldatu zen autoa, eta ez dio denbora horretan ukiturik egin. Egun batzuk lehenago joan zen Jaizkibelgo igoera ikuskatzera Mugarekin batera. "Baina errepidea irekita zegoen, lasai-lasai hartu genuen". Lezotik Hondarribia alderako igoeran jokatu ohi dute txapelketa. Tranpatia da ibilbidea, bihurgune oso itxiak dituelako. "Ferra itxurako lau bihurgune daude. Aldapatxo bat ere bai". 

Sei hamarrenengatik irabazi zuen Racamondek. "Martxa bat gaizki sartu nuen, eta neure buruarekin haserretu nintzen", dio Kortajarenak. 3:25 minutu behar izan zituzten igoera osatzeko.

Guztira lau aldiz egiten du pilotu bakoitzak ibilbidea. Lehen bi txandak entrenamenduak dira, eta ez du denbora kontatzen. Ondoren datoz bi txanda ofizialak. Lehenengo txanda ofizialean aurrea hartu zuen Kortajarenak. Baina azkenekoan irauli zuen sailkapena Racamondek. Hark ere "gustura" egin zuen igoera, nahiz eta autoak "gerra pixka bat" eman. Entrenamenduko txandetan eta lehenengo ofizialean arazoak eman zizkion, baina azkenekoan konpondu, eta denbora onena egitea lortu zuen. 

Istripuaren ondorioak

Eskarmentu handikoa da Racamonde, eta behin baino gehiagotan parte hartu du Jaizkibelen. Iaz bost segundo azkarrago osatu zuen igoera. "Aurten berezia izan da. Iaz  3:20 minututan egin nuen. Baina uztailean istripu bat izan nuen lasterketa batean, eta ni ere ez nengoen guztiz ondo. Autoa konpondu behar izan nuen ere". Buruz ezagutzen ditu pilotuak bihurgune guztiak, eta badaki non frenatu behar duen, eta non abiadura bizian sartu. "Buruak esaten zidan azkarrago joan nintekeela, baina iritsi eta nahi gabe mantsotu egiten nuen".  

Muga ere pozik atera da lasterketatik, nahiz eta lehenengo postua galdu azken txandan.  "Iazko denborekin alderatuta, segundo bat hobetu dut". 3:14ko denbora behar izan du guztira. Zortzi hamarrenengatik ez du lortu lehen saria. "Bihurgune batean galdu dezakezu denbora hori". 

Hurrengo lasterketak

Automobilismoan lehen denboraldia amaitutzat eman du Kortajarenak. Klase 1ean jarraituko duen arren, autoa zertxobait hobetu nahi du. "Asmoa dut motorra ukitzeko, arauek uzten didaten neurrian". 

Mugak eta Racamondek, ordea, ez dute denboraldia oraindik itxi nahi. Urrakin izango dira biak, ziurrenik. Zamudion ere aritzeko asmoa du Mugak. Racamondek, berriz, Urbasako igoera du buruan, urria hasieran. "Kantabrian lasterketa baten bat egitea ere gustatuko litzaidake, ikusiko dugu". Horretarako, asteburu honetan autoa prestatu beharko du, puntuan jartzeko. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
ZURIÑE
Zuriñe, ondo pasa igandean zure 12. urtebetetzean. Muxuak!!
AZKEN PDFa
1444 ( Abenduak 14 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Asteazkena)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Astelehena )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48