Pili Bodegas bigarren Hondarribian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 19a, 20:00

Hondarribiako Triatloi Sprintean bigarren postua eskuratu zuen Pili Bodegasek

Lasterketa bikaina egin ostean, Pili Bodegas herritarrak bigarren postuan sailkatu zen Hondarribiako Triatloi Sprintean. Donostiako Yepa taldeko triatloilariak garaipena gertu izan zuen. Izan ere, garaile atera zen Estefania Gomezek 35 segundu gutxiago behar izan zituen soilik.

Trinko taldeko kirolariak ere bertan izan ziren. Igandeko eguraldi ona baliatuz, Zigor Gallardok, Andoni Salsamendik, Mikel Olarrak, Imanol Arteagak eta Asier Gorostegik hartu zuten parte frogan

Bestalde, Zumeatarra taldeko Andoni Illarramendi eta Ramon Altuna Iruñeko Ironman erdian lehiatu ziren.

Asteburu honetan Trinkoko hiru kirolarik hartuko dute parte Bilboko triatloian. Enaitz Ibarburu eta Mikel Izagirre distantzia olinpikoan lehiatuko dira, eta Asier Gorostegi ironman erdian.