Paola Vega Gipuzkoako selekzioarekin Senperen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 12a, 19:00
Errugbilari lasarteoriatar gazte Gipuzkoako taldeko kide izan zen Senperen egindako topaketan

Beltzak RT taldeko Paola Vega errugbilari gazteak teknifikazioko eta lehiaketako topaketa batean hartu zuen parte asteburuan Gipuzkoako selekzioarekin. Lapurdiko Senpere herrian elkartu ziren Nafarroa eta Errioxako konbinatu batekin eta Ipar Euskal Herriko taldearekin. 

Zenbait ariketa egin zituzten batera, ondoren, zazpinako errugbiko partiduak jokatzeko asmoz. Lasarteoriatarrak itxura ona eman zuen defentsako eta erasorako lanean, entsegu bat lortuz.

16 urte azpikoak

16 urte azpikoen Gure Etxea Beltzak RT taldea Espainiako Kopa prestatzeko lanetan ari da, Euskadikoa irabazi ondoren. Hilaren 20an eta 21ean jokatuko dute Valladoliden, eta Quesos Entrepinares izango dute lehenengo aurkari. Aste honetan Ordiziaren arteko lagunartekoa irabazi dute.