Ostadarreko lau jubenil aritu ziren Gipuzkoako selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 21a, 18:30
Entrenamendu saio bat burutu zuten Unai Anguianok, Alex Varelak, Oscar Lanzasek eta Iker Martin Iñigok.

Ostadarrek jubenil mailako areto-futbolean murgiltzeko apustua egin zuen lehengo urtean. Aurten, talde bakarra ez, bi ari dira lehian, ederki gainera. Egiten ari diren lanaren fruitu gisa, Gipuzkoako selekzioak lau jokalari deitu zituen, entrenamendu saio bat egiteko: Unai Anguiano, Alex Varela, Oscar Lanzas eta Iker Martin Iñigo. Areto-futbol saileko arduradunek aipatu digutenez, Gipuzkoako entrenatzaileak gustura dira herritarrek erakutsitako mailarekin.

Talde federatuek, atsedena 

Asteburu honetan ez dute partidurik jokatuko herriko talde federatuek. Beste zenbait diziplinatan gertatu bezala, areto-futboleko taldeek ere bi asteko etenaldia daukate.

3. Nazional mailako Ostadar Antonio arazoetan da berriro; jaitsiera puntu bakarrera du uneotan. Gipuzkoako 1go mailan, ISU Leihoakek ez du aukerarik playoffetara sailkatzeko, eta Cecilia Ostadarrek mantentzea lortu du. Jubeniletan, ederki ari dira Lasarte Kafe Bar eta Kafe Bar Buenetxea.