Ostadarrek ezin du bolada on bat kateatu putzutik ateratzeko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 14:30
Michelingo zelaian galdu du futboleko Ohorezko Erregional mailako taldeak, Allerruren aurka

Aurreko jardunaldian handiak ziren Ostadarren Ohorezko Erregional mailako jokalarien itxaropenak. Astigarrako Mundarroren etxean 0-3 garaipen biribila eskuratuta, emaitza on batzuk kateatu eta sailkapeneko azken postutik ateratzeko aukera ona zuten.

Baina ez du asmatu futbol taldeak bi garaipen jarraian kateatzen. Joan den asteburuan Michelingo zelaian galdu zuen Allerruren aurka. Lezotarrak bigarren sailkatuak dira, eta puntutan desberdintasun handia egonagatik, jokoan ez zen horrenbeste nabaritu. 

Edonola ere, urtea azken postuan amaituko dute, baina salbazioa ez dute horren urruti. Bizpahiru partida irabazita sailkapeneko erdialdera igo daitezke. Asmatu egin behar horretarako, ordea.

Gaboneko etenaldiaren ostean  izango dute norabidea iraultzeko aukera. Horretarako, baina, ezinbestekoa izango dute hasieratik puntuak zakuratzea, azken uneko urduritasunak saihesteko.