Ostadar Ipar Martxako kideak, ederki Hendaian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 18:53

Igandeko eguraldi zoragarria aprobetxatuz, urteko aurreneko irteera egin zuten Ostadar Ipar Martxako kideek. Hendaiara joan ziren, makilak eskuetan

Dagoeneko ongi ezagutzen duten toki batera egin dute Ostadar Ipar Martxako kideek 2018ko aurreneko irteera. Makilak eskuetan hartuta, Hendaiara joan ziren pasa den asteburuan. Eguraldi zoragarria egin zuen igandean, eta ibilaldi hori egitera animatu ziren hainbat herritar.

Goizean goiz hartu zuten trena, eta, Ficobako geltokian geratu eta gero, ttipi-ttapa joan ziren Hendaiaraino, hondartza barne.