Igande goizean, martxoaren 18an, XVI. Udaberriko lasterketa jokatu zen. Unai Arroyo tolosarra eta Sain Robertson gasteiztarra izan ziren garaile. 35 bat lasarteoriatarrek parte hartu zuten eta Raul Gomez Margallok egin zuen denborarik onena, 32:21. Baina horietaz gain, Ostadar Inklusio taldeko gazteek ibilbideko metro batzuk egiteko aukera izan zuten.