Ostadar Erregional Preferenteak liderra garaitu du etxean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 11:30
Ostadar Erregional Preferente taldeak sailkapeneko azken postuetatik ateratzeko pauso garrantzitsua eman zuen larunbatean, hiru puntuak lortuz

Ostadar Erregional Preferente taldeak sailkapeneko azken postuetatik ateratzeko pauso garrantzitsua eman zuen larunbatean, hiru puntuak lortuz. Ez da nolanahiko garaipena etxean lortutakoa, Deusto Donostia liderraren aurka jokatu baitzuen norgehiagoka.

Ez zen lan erraza izan. Ostadarrek liderraren aurka jokatzeaz gain, azken urteetan talde urdin-beltzean jokatu duten hainbat jokalari ere izan zituen aurrez aurre.

Partida orekatua izan zen; bi taldeek sortu zituzten aukerak. Baina lehen zatiaren amaieran, Unai Iribarrek sartu zuen urdin-beltzen aldeko gola.

Bigarren zatian Deusto Donostia berdinketaren bila atera zen. Ostadarrek izan zuen, ordea, partida erabakitzeko aukera, baina azken minutura arte sufritu behar izan zuen.