Oihana Beltrani tokatu zaio Beltzak errugbi eskolaren gabonetako saskia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 20a, 12:20
Beltzak errugbi eskolak, urtero legez, goraino betetako Gabonetako saskia zozketatu du errifak erosi dituzten guztien artean. Oihana Beltran herritarrari tokatu zaio aurtengoa

Oihana Beltran lasarteoriatarrak gozatuko du Beltzak eskolaren aurtengo Gabonetako saskiaz. Iloba Landerrek bertan jokatzen du errugbian, eta hark saldu zizkion zenbait errifa izebari. Horien artean zegoen zenbaki sariduna; pozarren jaso zuen otarrea Beltranek, iloba ere bertan zela. Gure Etxea tabernan atera zuten argazkietako bat, eta Balerdi Harategia dendaren kanpoaldean bestea; harategi horrek hainbat produktu eman ditu saskirako.