Negu Trail, elur artean lasterka

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 11:00
Hainbat herritarrek Negu Trail proba lehiatu zuten Berastegin

Igandean, Negu Trail proba lehiatu zuten Berastegin. Hainbat herritar izan dira mendi lasterketa horretako irteera puntuan, Lasarte-Oria Trail taldeko hamabost kide, besteak beste. Elurrari eta hotzari aurre eginez, bakoitzak bere erritmora egin du proba. Azkarrena, Ibon Agirre izan da 1:44:11 denbora osatuta. Halaber, Raul Gomez Margallo bigarren izan da Urnietako On Bosko krosean.