Mundu osoko futbol taldeak, Lasarte-Orian
Lehenengo aldiz, Donosti Cup txapelketa jokatu da Lasarte-Orian. Astelehenetik hamaika partiduekin gozatzeko aukera egon da Michelinen. Ostiralera arte luzatuko da programazioa

25 urte bete ditu aurten oinarrizko futbolean erreferentzia den Donosti Cup txapelketa. Mundu osoko 75.000 neska-mutilek parte hartu dute orain arte. Aurten, lehen aldiz, Lasarte-Oriako Michelin zelaiak lehiaketako partidak hartu ditu.

Talde asko igaro dira herritik, eta Ostadar SKT-k ere etxean jokatzeko aukera izan du. 14 urtez azpikoen kategoriako taldeak bana berdindu zuen Hondarribia FE-ren aurka. Viniciusen golak aurreratu zituen lasarteoriatarrak 37. minutuan, baina berehala berdindu zuten hondarribiarrek, lau minutu beranduago.

Ostadarretik Añorgara

Datorren denboraldian bi lasarteoriatar izango ditugu Añorgako bigarren taldea entrenatzen. Ohorezko jubenil mailako eta emakumeen lurralde mailako Ostadar SKT-ren entrenatzaile izan diren Javi Solchagak eta Julen Ormazabalek Rezolan gidatuko dute taldea, hemendik aurrera.

Iaz, hamaikagarren postuan amaitu zuen Euskal Ligan Añorgak.

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
PILI ETA IÑAKI
Zorionak guapisimos!!! Ondo pasako zenutela espero dugu. Muxu handi bat, Ttakuneko lankideen partetik
AZKEN PDFa
1393 ( Irailak 22 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Larunbata)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Gil ( Igandea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Urbistondo ( Ostirala )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48