Miracampos zalditegian gaztetxoentzat saioa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 12a, 11:00
Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak, Miracampos zalditegian, "Zaldien mundu zoragarria ezagutzeko aukera", saio berezia antolatu du

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak, Miracampos zalditegian, Zaldien mundu zoragarria ezagutzeko aukera, saio berezia antolatu du. 2006-2009 urte artean jaiotako neskei eta mutilei zuzendutako ekintza da. Hitzordua maiatzaren 19an, larunbata, arratsaldeko 16:30ean da, Miracampos zalditegian. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Izena emate epea martxan da, Maialen Chourraut kiroldegian. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.