Michelingo aparkalekuak hobetzeko lanak adjudikatu ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 11a, 20:51
Cubiertas Pagola enpresak egingo ditu Michelingo aparkalekuak hobetzeko lanak. 21.302 euro bideratu ditu udalak obra horietarako

Michelingo tenis pisten azpian aparkaleku ugari daude. Ura sartzen da horietara behin baino gehiagotan. Arazo hori konpontze aldera, aparkalekuak hobetzeko lanak adjudikatu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Jakinarazi du Cubiertas Pagola SL enpresa arduratuko dela obra horiez. Aurrekontua 21.302 eurokoa da.