Denboraldi honetan irabazi dituen zazpi puntuak Michelingo zelaitik kanpo poltsikoratu ditu Ostadar SKTk. Etxean estreinatzeko aukera ona zuten larunbatean, baina ezin izan zuten aprobetxatu: 1-3 galdu zuten Leintz Arizmendiren aurka.

Partida azkarregi jarri zen maldan gora urdin-beltzentzat: hamabosgarren minuturako 0-2 galtzen zihoazen. 6. eta 14. minutuetan sartu zituen golak kanpoko taldeak, bi eraso azkar sareetara bidali eta gero. Kostatzen ari zitzaion Ostadarri arerioaren atera iristea, eta geldikako jokaldi batean lortu zuen aldea murriztea: urrutiko falta jaurtiketa bat sare barrura bidali zuen Andrea Lasaosak. Erdi-erditik sartu zen baloia, efektu bitxi bat egin eta gero. Atezaina ezustean harrapatu zuen jaurtiketak. Gaizki hasita ere, egoera ez zen guztiz txarra etxekoentzat: 1-2 markagailuan, eta 70 minutu buelta emateko. Aurreneko 25ak (lehen zatia bukatzeko falta zirenak 1-2koa sartu zutenean) ez zituzten aprobetxatu.

Hirugarren gola, eta akabo

Atsedenalditik bueltan erasokorrago irten zen etxeko taldea, eta eduki zuen aukeraren bat edo beste. Leintz Arizmendiren taktika argia zen: atzean itxaron, lerroak juntu mantenduta, eta baloia berreskuratzean azkar batean atera kontraerasora. Primeran atera zitzaion, 73. minutuan sartu baitzuen partida guztiz erabakita utzi zuen 1-3koa. Epaileak bukaera adierazi arte saiatu zen Ostadar aldea murrizten, baina ez zuen lortu.

Kostatzen ari zaio Carlos Villalbak zuzentzen duen taldeari etxean lehiakorra izatea. Horri lotuta, nabarmendu behar da denboraldi honetan Michelindik pasa diren taldeak lehenengo lau sailkatuak direla. Eibar eta Reala nagusi izan ziren (0-4 eta 0-6 irabazi zuten, hurrenez hurren), baina Añorga eta Leintz Arizmendik komeria gehiago eduki dituzte irabazteko. Dinamika txarrean sartuta daude urdin-beltzak orain (azkeneko hemezortzi puntuetatik bakarra zakuratu dute), baina behin baino gehiagotan erakutsi dute gai direla egoera zailenei ere buelta emateko. Datozen jardunaldietan inertzia negatibo hori aldatzen saiatuko dira, eta sailkapeneko azkeneko postuetatik irteten.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
ARATZ
Zorionak txapeldun!! Primeran pasa zure egunean. 9 muxu haundi ama, aita eta Aiurren partetik.
AZKEN PDFa
1448 ( Urtarrilak 18 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Ostirala)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Urbistondo ( Astelehena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteazkena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Osteguna )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48