Master atalean izena emateko epea zabaldu du Buruntzaldea IKTk

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 11:46

Igeriketarekin zerikusia duen edozein kirol egin eta 20 urte baino gehiago edukiz gero, Buruntzaldea IKTk aukera ematen du Master atalean izena eman eta taldean entrenatuz hobetzeko. Urriaren 2an hasiko dira entrenatzen; interesa duen oro apunta daiteke honezkero. Astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatu ahalko dute, 07:10etik 08:10era, edo, bestela, 15:45etik 16:45era. Igerilari bakoitzak ongien datorkion ordutegia aukera dezake astean zehar. Astean hirutan entrenatu ahalko du, gehienez. Buruntzaldea IKTren web orrialdean eman behar dute izena herritarrek. Informazio gehiago nahi duenak hainbat bide ditu eskuratzeko: deitu dezake 696 506 632 telefonora, edo, bestela, buruntzaldeaikt@gmail.com-era idatzi.