Martija trofeoa, hirugarrenez

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 8a, 11:57
Jose Martijaren omenez larunbat honetan jokatuko dute futbol txapelketa, hirugarrenez. Benjaminak goiz eta arratsaldez arituko dira Michelingo zelaian. Hamabi talde izango dira denera, hiru multzotan banatuta. Finalak arratsaldean izango dira. Aurretik frontoian bazkalduko dute, 13:00etan. 18:45ean izango da sari banaketa. Talde ugari gonbidatu dituzte, besteak beste, Antiguoko, Eibar eta Beti Ona. Texas eta Sasoeta izango dira Lasarte-Oriako ordezkariak.