Zarauzko Triatloia urteko froga garrantzitsuenetakoa zela nabarmendu zuen Maria Mendibek aurretik egindako elkarrizketa batean, eta lehenengo hamarretan sailkatzea lortu ez bazuen ere, maila ona erakutsi zuen lasarteoriatarrak, batez ere bizikletan egindako zatian.
Ibilbidea 05.22.19ko denboran egin zuen eta 11. sailkatu. Galiziako Terras de Lugo taldeko Joselyne Brea gazteak irabazi du aurtengo Zarauzko Triatloia, kronoa 04.42.02an geratuz. Indarrak ondo neurtu zituen, eta korrika errematatu zuen aurretik egindako lana. Izan ere, azkeneko tartea iritsi aurretik, laugarren postuan zen.
Mendibe, bere aldetik, beteranoen kategorian txapeldunorde izan zen, Estefania Gomezen atzetik.
Trinko taldeko Enaitz Ibarburuk, bestalde, 05:25:59ko marka egin zuen. Taldekide Asier Gorostegik, ordea, ezin izan zuen froga amaitu.
Gorriz markatutako frogak dauzkate Donostian hilaren 24an –emakumezkoek– eta 25ean –gizonezkoek–.