Maria Mendibe garaile Benidormeko triatloiean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 24a, 20:34
Herritarra podiumeko koska gorenera igo zen asteburuan Benidorm hirian jokatutako triatloiean

Benidormeko triatloia irabazi du Maria Mendibe herritarrak kategoria olinpikoan. Minutu bateko aldearekin helmugaratu zen lasarteoriatarra, bizikletan eta korrika erakutsitako nagusitasuna baliatuz. Triwhite kopako lehenengo jardunaldia zen Benidormen jokatutakoa. Hurrengoa, Alacanten jokatuko da maiatzaren 28an.

Ibilbide luzeena duen kategorian nagusitu da Mendibe, olinpikoan alegia. Igerian 1,5 km egin ostean, 5,8 kilometroko ibilbideari zazpi itzuli eman behar izan zizkion txirrindan. Lasterka 10 km eginez bukatu zuen. Esan bezala, azken bi eremuetan gailendu zen. Izan ere, bosgarren bukatu zuen igerian egiteko zatia, hiru minutu galduta zituela. Atzetik aurrera egindako lan onak, ordea, garaipena eman zion. Podiuma Angela Llorcak eta Ane Ziaranek osatu zuten.