Intzak hurrengo urtean Ezker Hormako Lehenengo Mailan bikotea izango du. Jon Pello Artetxek eta Mikel Elolak osatutako bikoteak mailari eustea lortu du, lehen fasea  amaitzeko bi jardunaldi falta diren arren.

Maila handiko bikoteen aurka lehiatu du Intzak; lehengo astean 5-22 galdu zuen Soraluzeren aurka.

Aste honetan, Michelingo pilotalekuan Tolosaren aurka jokatuko dute zaleen aurrean, 19:30etik aurrera. Partida lehiakorra espero du Elola-Artetxe bikoteak.

Partida erabakigarriak 

Bigarren Mailako taldeak, ordea, lana du aurretik. Sailkapeneko azken postuetan da, eta puntuak lortu behar ditu mailari eusteko. Aste honetan Gure Txeru du arerio, eta azken jardunaldian, berriz, Intxurre. 
Lehengo astean galdu egin zuen etxean Urkiak eta Solanok osatutako bikoteak. Orio izan zuen aurrez aurre. Bi taldeen   arteko desoreka nabarmena izan zen hasieratik, eta 8-22 gailendu zen kanpoko bikotea. Zapore txarra kendu nahi dute gaur Getarian.

Bestalde, profesionaletan  Axier Arteaga Eusko Label Lau t'erdiko txapelketatik kanpo dago. Urriaren 6an Jakaren aurkako norgehiagokan 22-11 galdu zuen. Bikotekako partida jokatuko du asteburuan. 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
ELENE
Zorionak etxeko txikiari, 16 urte handi horiengatik.
AZKEN PDFa
1441 ( Azaroak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Larunbata)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48