Maialen Chourrautek sendo jarraitzen du Espainiako Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 9a, 20:00
Asteburuan La Seu d'Urgell-en jokatutako bi jardunalditan nagusi izan zen Chourraut

Munduko Kopa da Maialen Chourrauten aurtengo erronka nagusia. Hura iritsi aurretik, ordea, beste hainbat hitzordu izango ditu.

Horien artean, aste honetan La Seu d'Urgell-en jokatutako Espainiako Kopako hirugarren jardunaldia. Nagusi izan zen bi egunetako lau jaitsieratan. Asteburuan kopako laugarren jardunaldia jokatuko da Frantziako Pau hirian.

Munduko Kopako jardunaldiak ekainean hasiko dira eta finala irailaren 7an eta 8an izango da.