Maialen Chourraut, 2016ko Kiroletako Espainiako saria

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 10:55
Piraguismo taldeak ere Baron de Guell kopa saria eskuratu du Joko Olinpikoetan lortutako emaitzengatik

2016 urteko Espainiako Kiroletako Sari Nazionalen irabazleak jakitera eman zituzten astelehenean. Jaime Gonzalez Castaño Kiroletako zuzendari nagusia buru zuen  epaimahaiak, besteak beste, Maialen Chourraut piraguistak 2016 urtean egindako lana aitortu du. 

Chourrautek Letizia Erregina saria jasoko du, Lidya Valentin halterofilarekin batera. Sari banaketaren data eta lekua zehazteke dago oraindik. 
Piraguista gipuzkoarrak urrezko domina erdietsi zuen Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan ur bizietako K-1 mailan. Euskal kirolari batek bakarka irabazten duen bigarren urrea izan zen, eta emakumezko baten lehenengoa.

Ez da hau piraguismoak 2016ko Kiroletako Sari Nazionaletan eskuratu duen sari bakarra izan. Gizonezko mailan, Saul Craviotto piraguista izan da saritu nagusia eta piraguismo taldeak Baron de Güell kopa lortu du.