Luken Carbayeda zortzigarren Lezon

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 14a, 14:16
Bazpi txirrindularitza eskolako kadeteak Lezon izan ziren pasa den larunbatean, XI. Mendekostes sarian lehian. Mark Donovan-ek irabazi zuen proba, eta 17 segundora sartu ziren Luken Carbayeda eta Oier Urbizu, bigarren taldetxoan. Taldetxo txiki horretako txirridulari denak batera iritsi arren, 8. postua eskuratu zuen Carbayedak eta 22.a Urbizuk. 17 minutu eta 38 segundo behar izan zituzten Bazpiko bi txirrindulariek proba burutzeko.

Jubenilak, Amorebietan

Igandean jubenilen txanda izan zen. Amorebietan izan ziren eta ederki aritu ziren haiek ere, taldekako sailkapenean hirugarren postua eskuratuz. Irabazleak (Palacios EK) baino  37 segundo besterik ez zituen behar izan Bazpik igandeko proba burutzeko. 9 ordu, 18 minutu eta 42 segundokoa izan zen taldeko txirrindularien marken gehiketa.

Jokin Alberdik 17. postua eskuratu zuen 03:06:11 segundoko denbora eginaz. 63. izan zen Koldo Velasco eta 101. Adrian Alamo. 03:10:56 eta 03:15:40ko denborak egin zituzten, hurrenez hurren. Ekin taldeko Gaizka Sotilek irabazi zuen proba.

Asteburu honetan larunbatean ariko dira kadeteak zein jubenilak, Ordizian eta Oñatin hurrenez hurren.