Luken Carbayeda bigarren Otxoaren Oroimenezkoan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 23a, 12:39
Luken Carbayeda Bazpiko txirrindulari gazteak bigarren egin zuen kadete mailako Eibarko lasterketan.

Hogeita bi laguneko tropeltxoan erabaki zen garaipena, esprinean. Carbayedaren aurretik Unai Iribar soilik sailkatu zen eta hirugarren Iñigo Zabalzak egin zuen. Haien atzetik, Bazpiko Asier Ibarbiak 25. egin zuen, 36. Oier Urbizu izan zen eta 38. Manex Altuna. Emaitza onekin hasi dute beraz herriko txirrindulariek errepideko denboraldia.