LOKEko judokak Tortosan, Espainiako Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urt. 23a, 12:31
Espainiako Kopan lehiatu zuten joan den astean LOKEko judokek. Infantil eta jubenil mailan aritu ziren Tortosan, Tarragonan.

Josu Olmos izan zen jubenil mailako ordezkari bakarra eta Euskadiko selekzioarekin aritu zen lehian. Lehen borrokaldia erraz irabazi zuen, bigarrena berriz galdu egin zuen eta errepeskan ezin izan zuen aurrera egiteko txartelik lortu.
Infantil mailan bikain aritu ziren Gorka Aristegiren mutilak. Ander Garridok kataluniar eta valentziar bana garaitu zituen. Finalaurrekoan, tamalez, judoka asturiar batek kanporatu zuen. Bigarren aukeran beste kataluniar bati irabazi eta judoka errioxar baten aurka galduta, meritu handiko 7. postua eskuratu zuen.
Yeray Mendibek gertu izan zuen brontzezko domina. Laugarren izan zen, baina duin egin zuen borrokan hirugarren postuagatik. Kanariar batek kanporatu zuen podiumaren atarian. Arostegik “kalitatez eta jarreraz ikusgarri” aritu zela aipatu zuen gainera. 
Azkenik, Garikoitz Menak debuta egin zuen Espainiako Kopan eta aragoar batek kanportu zuen. Txapelketa amaituta, Gorka Aristegi prestatzailea pozik zen erdietsitako emaitzekin.