LOKEko judokak, tatami gainean lanean honezkero

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 8a, 13:45
Gogotsu ekin diote 17-18 sasoiari LOKEko judokek.

7 eta 9 urte arteko haurrak dira gazteenak; astelehen eta ostiraletan ariko dira, 18:30etik 19:30era. 10 eta 11 dituztenak, berriz, astean hirutan: 19:30etik 21:00etara astelehen eta ostiraletan eta 18:30etik 19:30era asteazkenetan. Helduek hiru egun horietan entrenatuko dute, 19:30etik 21:00etara.