LOKEko judokak ederki Iruñean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 26a, 13:05

Josu Olmos eta Fermin Balda judokak Iruñean jokatutako Espainiako Kopan lehiatu ziren iragan asteburuan. Maila ona eman zuten biek.

Josu Olmosek hatz-mamiekin ukitu zuen brontzezko domina, baina azkenean ezin izan zuen kolkoratu. Dena den, meritu handiko 5. postua erdietsi zuen, txapelketa oso txukuna eginez. Fermin Balda berriz, 7. postuan sailkatu zen, lau borrokaldi gogorri aurre egin ostean. 

Hurrengo asteburuetan ere han eta hemen konpetitzen arituko dira LOKEko judokak: kadete eta juniorrak Avilesen, juniorrak Amurrion eta seniorren Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak ere gerturatzen ari dira.