LOKEko gimnastek ederki hasi dute amateur txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 8a, 11:15
LOKEko gimnastek txapelketen denboraldiari hasiera eman zioten larunbatean. Amateur mailako txapelketako lehen saioa izan da Bergarako Labegaraita kiroldegian, eta emaitza onak lortu dituzte

Banakako lehiaketan, senior A mailan, Aizpea Arroyo eta Garazi Gomez lehen eta hirugarren izan dira uztaiarekin lanean. Maitane Arroyok ere uztaiarekin lan egin ostean, lehen postua lortu du, Kadete B mailan. Jaione Martosek pilotarekin jubenil B mailako laugarren postuan amaitu du saioa. 

Taldeei dagokionez, senior A mailan bigarren izan da LOKE, eta Kadete B mailan, LOKE-Oriarte laugarren. LOKE-St. Teresak seigarren postua eskuratu du.
LOKEko talde teknikoa oso pozik agertu da lehen saio honetan lortutako emaitzekin.