LOKEko gimnastek amateur mailako Euskadiko txapelketa jokatu dute. Garazi Gomezek zilarrezko domina lortu du eta Senior A mailako taldeak brontzezkoa lortu du. Dominak pilotekin egindako ariketan eskuratu dituzte. Pozarren agertu dira taldeko entrenatzaileak gimnastek egindako lana dela eta.
Bestalde, 2018-2019 denboraldiko aurrematrikulazioa ekainaren 1etik 15era egingo dela jakitera eman dute.