LOKEko alebinek Gipuzkoako laugarren postua lortu dute

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 12:15
LOKEko atletismo saileko alebinek Gipuzkoako kluben arteko txapelketa lehiatu zuten

LOKEko atletismo saileko alebinek Gipuzkoako kluben arteko txapelketa lehiatu zuten maiatzaren 13an, Tolosan. 

Gaztetxoek lan ederra egin zuten. Aipatzekoak dira Eneko Matxainek pisuan eta Amane Mesak 60 m. hesiak proban lortutako lehen postuak; altueran, Aritz Rueda eta Nora Capisteguiren bigarren postuak edo Markel Martin eta Lur Adanek luzera jauzian eskuratutako  3. postuak. Nesken 4x60 m. erreleboak ere hirugarren denbora onena egin zuen.

Emaitza hauei eta beste batzuei esker, laugarren postuan sailkatu zen LOKE, hirugarren sailkatuarekin puntuak berdinduta, 93.5.
Igande honetan, maiatzaren 20an, LOKEko infantil eta alebinak belodromoan izango dira proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketan.