Letamendi eta Olazagoitia fin 'Gazteizko mendiak' proban
Ekaina egurrean hasi dute herriko mendi lasterkariek: Leitza eta Gasteizeko probak egin dituzte.

Ekaina hastearekin batera Euskal Herriko mendietan barrena ibili dira Lasarte-Oriako zenbait mendi lasterkari. Pasa den asteburuan 'Gasteizko mendiak' proban aritu ziren Javi Olazagoitia eta Iñaki Letamendi. 

Biek bukatu zuten lasterketa gogor hori (63 kilometro ditu luze, eta 2.900 metro inguruko desnibel positiboa). Olazagoitiak zazpi ordu eta 41 minututan osatu zuen ibilbidea. Handik ordu pare batera iritsi zen Letamendi helmugara; 9.48ko denbora egin zuen. Bero egin zuen larunbatean, 30º inguru. Halere, biek osatu zuten proba.

Lasarte eta Olazagoitia, Leitzan 

Ekaineko aurreneko asteburuan 'Euskal Herria Mendi Erronka' lasterketa ezaguna (67 kilometro eta 3.600 metroko desnibel metatua) jokatu zuten Jon Lasartek eta Javi Olazagoitiak, klima hotz eta euritsuari aurre eginez. Biak iritsi ziren helmugara: Olazagoitia, 9.30ean, eta 10.18an Lasarte. 

Lasartek 'Ehunmilak' proba jokatuko du uztail hasieran. 168 kilometro luze ditu lasterketak, eta 11.000 metroko desnibel positibo metatua.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
OLAIA
Zorionak wapa!! 12 urte, disfrutatu. Muxu handi bat amona, aita eta amaren partetik.
AZKEN PDFa
1395 ( Urriak 6 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Osteguna)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48