Lehenengo irteera, Getxora

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 25a, 12:30

Gogotsu ekin diote ikasturte berriari Ostadar SKTren Ipar Martxa alorreko kideek. Eguraldi ezin hobea lagun, makilak eskuetan hartu eta Getxo aldera joan ziren larunbatean.

Goizean goiz, autobusa hartu zuten Michelinen. Bizkaia aldera iritsi, autobusetik jaitsi, eta, urratsez urrats, buelta ederra eman zuten Getxo aldetik.