Lehen txapelketa eguna

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 23a, 10:30
Buruntzaldea IKTko aurre-benjaminek eta benjaminek Test/KZL ligako lehen jardunaldia jokatu zuten

Buruntzaldea IKTko aurre-benjaminek eta benjaminek Test/KZL ligako lehen jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan Tolosan. Batez ere berezia izan zen 2010ean jaiotakoentzat: lehen txapelketa eguna izan zuten. Denera, 37 gaztexo aritu ziren Usabal kiroldegiko igerilekuan. Bestalde, Nerea Irazuk Gipuzkoako selekzioarekin entrenatuko du larunbatean.